2008/02/03
2008/01/26
Esku alfabeto espainiarra hezkuntza sisteman sartzen da
Urtarrilaren 22an, asteartea, aurkeztu zen Espainiako keinu hizkuntzarentzako proposamen curricularra, dokumentu hau CNSE (“Confederación estatal de personas sordas”) prestatu zuen MECen (“Ministerio de educación y ciencia”) laguntzarekin. Bertan adierazten da, Espainiako keinu hizkuntza behar dituen helburuak, edukiak eta irizpideak gure hezkuntzan arlo bat bezala jarduteko.
Ekintza honetan CNSEko burua, Luis Cañón, hezkuntzako idazkari nagusia, Alejandro Tiana eta Madrileko unibertsitateko garapen psikologiako eta hezkuntzako departamentuko zuzendaria, Gerardo Echeita.
Ekintzan ezagutzera eman dira proposamen curricular honetako material didaktikoak. Hau da, zenbait Dvd non agertzen da pausu eta metodologia egokienak arlo hau lehen eta haur hezkuntzan emateko.
Dvd hauek CNSE elkartea prestatu ditu eta bertan hezitzaile eta familiak orientatzeko beharrezko errekurtsoak agertzen dira. Hezitzaileak eta familiak neska-mutil gorrak Espainiako keinu hizkuntza irakasteko pausuak agertzen dira, heziketa on bat izan dezaten. Keinu hizkuntza ondo barneratu dezaten.
2008/01/23
Braille idazkera
Braille idazkera irakurtzeko sistema bat da, ukipen idazkera da, hau pertsona itsuak irakur ahal izateko pentsatutako sistema da. Idazkera mota hau Louis Braille, Frantziarra, asmatu zuen XIX. Mendean. Louis Braille haur bat baino ez zenean itsu geratu zen istripu batean, bere aitaren tailerrean jolasten zuen bitartean.
Braille txikia zenen itsuentzako eskola batean egon zen. 13 urte zituenean bertako irakasle bat eskatu zion irakur eta idazteko sistema bat frogatzeko, sistema hori Charles Barbier militarra asmatu zuen.
Urteekin Braille konturatu egin zen sistema hori oso baliagarria zela eta antzeko sistema bat asmatu zuen 8 puntuekin. Urte batzuk geroago sistema hori aldatu eta 6 puntua egin zuen.
Braille sistema alfabeto bat da, ez hizkuntza bat. Brailleren bitartez letra, puntuazio marka, zenbaki... guztiak adierazi ahal dira. Eta honekin edozein hizkuntza idatzi ahal da.
Brailea 6 puntutako zeldaz osatzen da, puntuak erliebean daude. Argazkian ikusi ahal dezakegu nolakoa den Braille alfabetoa.
2008/01/22
Keinu Hizkuntza
Keinu hizkuntza gor eta mutuek erabiltzen duten hitz egiteko era da. Tokian tokikoa, hizkuntza guztiek haien keinu kode propioa daukate. Baina hizkuntza bakoitza dialekto desberdinak eduki ahal dituzte.
Keinu hizkuntza, esku alfabetoa erabiltzen du. Hauetariko mola bi daude: Alde batetik Esku bakarrekoa, hau latindar alfabetoa du oinarri gisa, hau da, latinetik jatorri duten hizkuntzek erabiltzen dute.
Espainian XVI. Mendean sortu zen eta esaten denez judu komunitatean sortu egin zen gaur egun hemen erabiltzen den keinu hizkuntza. Hori dela eta “esku alfabeto espainiarra” izena hartu du historikoki, gaur egun “nazioarteko esku alfabetoa” izena duena.
Beste aldetik esku biko keinu hizkuntza dugu. Erresuma Batuan eta ingelesezko lurraldeetan erabiltzen dena. Mota hau Irlandan du jatorria.
Euskal Herrian, frantsesezko eta gaztelaniazko hizkuntza keinuak erabiltzen dituzte bertan bizi diren gor-mutuek. Euskaraz oraindik ez dago ezer araututa, aditu batzuk haien interesa adiera dute baian oraindik ez dute ezer lortu.
Beste hizkuntza batzuk kataluniera, Valentzia eta Balear Uharteetako dialektoak adibidez normalizatuagoak daude.
2008/01/18
Federikoren bizipenak
Federiko gaur egun bizitza normal bat du eta oso pozik bizi da, bere familia gauza guztietan lagundu egiten du.
2008/01/17
Itsuentzako Kirola
Jardun ahal dituzten kirolak: Xakea, atletismoa, eskia, futbola, goalball, judoa, mendian ibili, igeriketa, powerlifting, bela, tiroa eta txirrindularitza tandemean.
Hauetariko kirol batzuetan pertsona hauek laguntza behar dute adibidez atletismoan, korrika egiterakoan beste pertsona batekin joan behar dira eskumuturretik lotuta, baina pertsona hori ezin da itsuaren aurretik joan. Itsua izan behar da erritmoa eramaten duena bestea bidea erakusten dio bakarrik.