2008/01/16

Itsuentzako ordenagailuak

Gaur egun, teknologia berriak gure gizartean guztiz barneratuta daude. Teknologia hauetan ordenagailuetan adibidez jasotzen dugun informazio guztia ikusmenaren bidez jasotzen dugu, hau da begiak erabiliz, baina badira pertsona batzuk ezgaitasun sentsorialak dituztenak, itsuak direnak, eta hauek ezin dute informazio hori jaso.



Badira elkarte asko horretan lan egiten ari direnak, pertsona hauei lana errazten aritzen direnak baina gutxi batzuk baino ez dira.

Badira ordenagailu batzuk ezgaitasun sentsorialak dituztenentzat egokituta daude. Argazkian ikusi dezakegun bezala. Ordenagailuko teklatuko beheko partean braillean jarrita daude letrak eta horrek asko errazten die lana, horretaz aparte bozgorailu bat dauka egiten dituen pauso guztiak esaten joaten dena. Teklatu hau; haririk gabeko braile teklatua deitzen zaio.

Teklatu hauetaz aparte badaude beste teknologia ezgaitasun sentsorialak dituzten pertsonentzako egokituta, inprimatzaileak adibidez, hauek orain del 30 urte hasi ziren saltzen.
Urteekin hobetuz joan dira. Baina ala ere braille eran idatzita dauden testuak asko okupatzen dute.


No hay comentarios: