Jaiotzen denetik lehenengo hiru hilabeteetan haurrak ahotsari erreakzionatzen dute, zer edo zer entzuten dutenean burua mugitzen dute soinua nondik datorren ikusteko. Erreakzio hau ez badute arazoren bat duela esan nahi du. Hilabete hauetan haurra soinu desberdinak egiten hasten da bere ahotsarekin, baina jaiotzetik gorrak badira gaitasun hau ez dute beraz ezin dute soinurik atera.
Hiru eta sei hilabete bitartean haurraren erreakzioa soinuarekiko burua mugitzea eta zezeltzea da, Baina haur gorrak gaitasun hauek ez dituzte.
Sei hilabetetik urte bat bete arte, haurrak jolasten duten bitartean eta pozik daudenean soinu desberdinak egiten dituzte haiek pozik daudela adierazteko, baina haur hauek ez dituzte soinu hauek egiten eta bere izena esaten ez dute erreakzionatzen.
Agur esatean ere ez dute erantzuten. Keinuekin egiten edo esaten ez bazaio ez du kasurik egiten.
Urte bat dutenean
- Ez dute aginduak ulertzen.
- Ez ditu esaldi motzak esaten.
- Bere izena ez daki.
- Gorputzeko atalak ez ditu ezagutzen.
Hiru urterekin
- Galdera errazei ez du erantzuten.
- Esaldiak ez ditu errepikatzen.
- Esaten duena ez da ulertzen.
Lau urte dituenean
- Ezin du elkarrizketarik izan.
- Eskolan atzeratua dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario