2008/01/09

Zer da itsua izatea?

Itsutasuna, ikusmena galtzea da. Hau osoa edo partziala izan daiteke, mota desberdinak daude itsutasun mailaren arabera. Badira itsutasun kasu desberdinak, jaiotzetik itsu direnean edo urteekin ikusmena galtzen dutenean. Itsutasun hauek batzuetan konponbidea dute oftalmologoen bitartez, baina beste kasuetan ezin da ezer egin.



Itsutasunaren eragilerik nagusienak hauek dira:

  • Begi-lausoak
  • Glaukoma
  • Erretinaren endekapena
  • Opakutasun korneala
  • Erretinopatia diabetikoa
  • Trakoma

Itsutasuna oftalmologoek diagnostikatzen dute. Arazo honetarako tratamendu eraginkorrena Braille sistema erabiltzea da, honekin liburuak irakurri ahal izango dituzte ukimenaren bitartez.

Pertsona bat zentzumen bat kentzen zaionean beste guztiak zorroztu egiten dira eta erraztasun gehiago dute hauek erabiltzeko.

No hay comentarios: