2008/01/17
Itsuentzako Kirola
Jardun ahal dituzten kirolak: Xakea, atletismoa, eskia, futbola, goalball, judoa, mendian ibili, igeriketa, powerlifting, bela, tiroa eta txirrindularitza tandemean.
Hauetariko kirol batzuetan pertsona hauek laguntza behar dute adibidez atletismoan, korrika egiterakoan beste pertsona batekin joan behar dira eskumuturretik lotuta, baina pertsona hori ezin da itsuaren aurretik joan. Itsua izan behar da erritmoa eramaten duena bestea bidea erakusten dio bakarrik.
Kirol Paraolimpikoak
Badakigunez eta bideo honetan ikusi al dugunez, nahiz eta ezgaitasun sentsorialaren bat izan kirola ere praktikatu ala dute. Olimpiadetan ere parte hartu ahal dute, haietzako kirol bereziak egiten dituzte eta. Eta herri askotan lehiaketak prestatzen dituzte. Inguruetako herrietan dauden taldeak batu ete kirol desberdinetara jolasten dute. Hau bideoan argi eta garbi ikusten da, nola leku desberdinetako taldeak batu eta lehian aritzen dira bakoitza bere kirolean.
2008/01/16
Itsuentzako ordenagailuak
Gaur egun, teknologia berriak gure gizartean guztiz barneratuta daude. Teknologia hauetan ordenagailuetan adibidez jasotzen dugun informazio guztia ikusmenaren bidez jasotzen dugu, hau da begiak erabiliz, baina badira pertsona batzuk ezgaitasun sentsorialak dituztenak, itsuak direnak, eta hauek ezin dute informazio hori jaso.
Badira elkarte asko horretan lan egiten ari direnak, pertsona hauei lana errazten aritzen direnak baina gutxi batzuk baino ez dira.
Badira ordenagailu batzuk ezgaitasun sentsorialak dituztenentzat egokituta daude. Argazkian ikusi dezakegun bezala. Ordenagailuko teklatuko beheko partean braillean jarrita daude letrak eta horrek asko errazten die lana, horretaz aparte bozgorailu bat dauka egiten dituen pauso guztiak esaten joaten dena. Teklatu hau; haririk gabeko braile teklatua deitzen zaio.
Teklatu hauetaz aparte badaude beste teknologia ezgaitasun sentsorialak dituzten pertsonentzako egokituta, inprimatzaileak adibidez, hauek orain del 30 urte hasi ziren saltzen.
Urteekin hobetuz joan dira. Baina ala ere braille eran idatzita dauden testuak asko okupatzen dute.
2008/01/15
Nola jakin gure haurra gorra den ala ez?
Jaiotzen denetik lehenengo hiru hilabeteetan haurrak ahotsari erreakzionatzen dute, zer edo zer entzuten dutenean burua mugitzen dute soinua nondik datorren ikusteko. Erreakzio hau ez badute arazoren bat duela esan nahi du. Hilabete hauetan haurra soinu desberdinak egiten hasten da bere ahotsarekin, baina jaiotzetik gorrak badira gaitasun hau ez dute beraz ezin dute soinurik atera.
Hiru eta sei hilabete bitartean haurraren erreakzioa soinuarekiko burua mugitzea eta zezeltzea da, Baina haur gorrak gaitasun hauek ez dituzte.
Sei hilabetetik urte bat bete arte, haurrak jolasten duten bitartean eta pozik daudenean soinu desberdinak egiten dituzte haiek pozik daudela adierazteko, baina haur hauek ez dituzte soinu hauek egiten eta bere izena esaten ez dute erreakzionatzen.
Agur esatean ere ez dute erantzuten. Keinuekin egiten edo esaten ez bazaio ez du kasurik egiten.
Urte bat dutenean
- Ez dute aginduak ulertzen.
- Ez ditu esaldi motzak esaten.
- Bere izena ez daki.
- Gorputzeko atalak ez ditu ezagutzen.
Hiru urterekin
- Galdera errazei ez du erantzuten.
- Esaldiak ez ditu errepikatzen.
- Esaten duena ez da ulertzen.
Lau urte dituenean
- Ezin du elkarrizketarik izan.
- Eskolan atzeratua dago.
Gortasuna
Gaixotasun honetaz Otorrinolaringologiako espezialistak arduratzen dira.
Gaixotasun hau dutenek keinu hizkuntza erabiltzen dute beste pertsonekin komunikatzeko. Keinu hizkuntza hau mundu osora zabalduta dago. Nazioarteko keinu hizkuntza bat ere badago.
Gortasunaren eragileak hauek dira:
- Zarata
- Infekzioak
- Toxikoak: Alkoholismoa, drogak, farmakoak, besteak beste
- Traumatismoa
- Gaixotasun sistematikoak
- ORL-ko tumoreak
2008/01/09
Zer da itsua izatea?
Itsutasuna, ikusmena galtzea da. Hau osoa edo partziala izan daiteke, mota desberdinak daude itsutasun mailaren arabera. Badira itsutasun kasu desberdinak, jaiotzetik itsu direnean edo urteekin ikusmena galtzen dutenean. Itsutasun hauek batzuetan konponbidea dute oftalmologoen bitartez, baina beste kasuetan ezin da ezer egin.
Itsutasunaren eragilerik nagusienak hauek dira:
- Begi-lausoak
- Glaukoma
- Erretinaren endekapena
- Opakutasun korneala
- Erretinopatia diabetikoa
- Trakoma
Itsutasuna oftalmologoek diagnostikatzen dute. Arazo honetarako tratamendu eraginkorrena Braille sistema erabiltzea da, honekin liburuak irakurri ahal izango dituzte ukimenaren bitartez.
Pertsona bat zentzumen bat kentzen zaionean beste guztiak zorroztu egiten dira eta erraztasun gehiago dute hauek erabiltzeko.
